Euskara batuan erabiltzekoak dira norberaren eta norbere? Edo nor bere erabili behar da? Euskaltzaindiak arautua du norberaren deklinabidea?
Bai, tituluan ageri diren izenordain guztiak dira erabiltzekoak euskara batuan. Baina komeni da kontuan hartzea zenbait xehetasun. Horretarako, jo hauetara: "norbera/bakoitza" (EBE), Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 58. or..
Euskaltzaindiak ez du norberaren deklinabide-taularik eman, baina bai berarena: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (Eranskina), 135. or.. Molde berean jokatzen dute.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.