a) Ahoskatze-kontua, eta, oro har, euskara batuaren ortoepia arazo larria da oso. Zer eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentuaren eta kontsonante-multzoen ahoskerarekin? Gure ustez, Euskaltzaindiak euskara batuaren ortoepia batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.
b) Ahoskera: ez dago > [eztago]; ez gara > [ezkara] eta hil zen > [hiltzen]; omen zuen > [omentzuen]?
c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten bat lagungarri izango genuke.
a) Euskaltzaindiak 1998an onartu zuen 87. araua, ahoskera zaindurako araua. Hor aipatzen da nola ahoskatu behar diren bokalak eta kontsonanteak, bai eta kontsonante-bilkurak ere.
b) Arau horretan gomendatzen denaren arabera, hauek dira ahoskera zuzenak: [eztago] / [ezkara] / [hiltzen] / [omentzuen].
c) Euskaltzaindiak ez du harrezkero arau-gomendiorik eman. Hala ere, jo daiteke Hezkuntza Sailak ikasmaterialetarako duen EIMAren estilo-liburuko Ahoskera liburukira.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: prosodia > azentua, prosodia > hotsak, prosodia > kontsonante-multzoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.