Hain handiak ditu eskuak, ez zaizkio patriketan sartzen esaldia zuzena izan daiteke (bere horretan, -(e)n atzizkirik nahiz bait- aurrizkirik gabe)?
Bai, alborakuntzaz baliatuz. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 451. or. liburukian dator azalpena (´4.2.2. Mendeko perpausen ordez alborakuntzaz balia gaitezke´ izeneko azpiatalean).
Horren arabera, egitura hauek dira zuzenak:
Menderakuntzaz baliatuz
Gure herria hain da txikia, non ez baitu plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, non ez duen plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, ezen ez baitu plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, ezen ez duen plazarik ere.
Alborakuntzaz baliatuz
Plazarik ere ez du, hain da txikia gure herria (hain txikia da…).
Hain da txikia (hain txikia da) gure herria, ez du plazarik ere.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Ondorioa adieraztea: hain… bait-… (hain da handia, ez baita atetik sartzen)" (JAGONET), "Ondorioa adieraztea: hain (hain da handia, non ez baita atetik sartzen / *ez dela atetik sartzen)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: joskera > aditz-joskera
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.