Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona plurala erabiltzen dugunean, bere, beren ala euren erabili behar dugu?
Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:buru 13] sarreran ikus daitekeenez, neure burua molde indartua da erabiltzekoa (eta, ondorioz, heure, bere, geure…), eta ez nire burua
Euskaraz, egitura bihurkari nagusia X-en burua da, eta horrelakoetan:
Horrez gainera, ikus hau ere: "“Noren” adieraztea: bere, beren (bere gurasoekin / beren gurasoekin)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.