Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, eta eskolan gero eta sarriagotan entzuten dut Ume hau txixatu egin da esaten. Zuzena da esaldi hori?
Egitura zuzena Ume honek pixa egin du / txiza egin du da.
Euskaltzaindiaren Hiztegian bi aditz hauek ageri dira: [EH:pixa egin] eta [EH:txiza egin] (eta horien eremu semantikoko beste hitz hauek: pixagale, pixagaletu, pixaleku eta txizagura, txizalarri, txizati, txizontzi ere). Txixatu ez da ageri; asmatu berria dirudi, eta kalko baztergarria da.
Maila jasoagoan eta hizkera berezituetan (medikuntzan, esaterako), gernua iraitzi, gernua isuri, gernu egin, usuria egin (Gip.) erabiltzen da.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.