Zein da nire herriaren benetako izena, Errenteria ala Orereta? Nik beti Errenteria aditu dut, baina iragarki bat dago testu honekin: Orereta da gure herriko izena. Egia al da hori?
Euskaltzaindiak 1995ean arautu zuen herriaren izena Errenteria da. Euskaltzaindiaren webgunean [EODA:Errenteria] dago datua, eta bertan dago 1995eko Euskaltzaindiaren irizpena ere. Errenteria izenak, bestalde, a organikoa edo berezkoa du; beraz, Errenteriako, Errenteriatik… dira formak (*Errenteriko, *Errenteritik...).
Horrez gain, ikus hau ere: "Onomastika: herri-izenetako a itsatsia" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.