Zapuztu beharrekoak al dira gai honekin bukatu, euliekin amaitzeko, gai horrekin jarraitu eta antzekoak? Bestetik,-ekin gelditu, halako orduan gelditu onargarriak al dira? Azkenik, -ekin ahaztu onargarria al da?
a) Hiztegian [EH:bukatu] ez da horrelakorik ageri. Literaturan ageri diren bizitza heriotza gaizto batekin bukatu eta horren antzekoetan, -ekin adizlagunak beste zerbait adierazten du. Beraz, erabilera berriak dira hor aipatzen direnak, eta desegokitzat ematen dituzte estilo-liburu gehienek.
b) -ekin gelditu, halako orduan gelditu eta horrelakoak Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian gelditu aditzaren sarreran jasotzen dira, Hegoaldeko marka emanik. 1855. urtea ematen da lehen agerraldiaren urtetzat.
c) -ekin ahaztu onargarria da Hegoaldean, -z ahaztu erabileraren pareko. Hiztegian, [EH:ahaztu] adibide hau ageri da: Lurralde honekin ez da ahaztuko.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.