148 emaitza bilaketarentzat
Zein dira noiz arte? galderari erantzuteko forma zuzenak kasu hauetan: etzi arte / etzira arte; ostiral arte / ostirala arte / ostiralera arte; azken unera arte / azken unerarte; mendera arte / menderarte; urtera arte / urterarte; ordura arte / ordurarte, ordurarteko...
Bota hauek mendirako dira zuzena dela uste dut, baina Mendiko botak garestiak dira esan behar dela. Berdin, etxeko lanak, baserriko bidea, Bilboko autobusa (baserrirako bidea, Bilborako autobusa) eta abar. Zuzen al nago?
Erabil al daiteke NOREKIN deklinabidea gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, konturatu eta fidatu aditzekin? Zuzenak al dira zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago? Eta Beraz maiteminduta nago?
Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira deklinatzeko molde diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa (-(r)ik) eta NON kasua (pluralean) bultzatzeko usaia (mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire ikasleek pluraleko NONDIK kasura jotzen dute beti (mutilETATIK xarmantena, adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
"Izen zenbakaitz eta neurgaitzek (bero, gogo, maitasun, gorroto...) handi edo luze hartu behar dute, eta ez asko". Hala dio Euskal Gramatika Laburrak [EGL:40-58], baina gogo gutxi zilegi al da, edo jaramon gutxi?
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Zer-nola esan behar da?:
a) ikastolako/ikastolaren zuzendari
b) alderdiko/alderdiaren bozeramaile
c) agiriak faltsutzeko delitua / agiriak faltsutzearen delitua
d) nobela euskaratzeko lana / nobela euskaratzearen lana
Nola da: kalitateko haragia ala kalitatezko haragia?
Hauek guztiak kontutan hartu behar dituzu, ala kontuan hartu behar dituzu?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.