265 emaitza bilaketarentzat
Jakin nahi nuke zein den Arabako mendi horren izena: Izkiz mendia ala Izki mendia.
Zelan da: ENKARTERRI ala ENKARTERRIAK?
Eibarko Andramariaren izena da Arrate, baina egia al da izen horrek ‘paso entre montes’ esan nahi duela?
Nola da euskal izena: Viana ala Biana?
Herriko kale, baserri eta abarren izenak biltzen ari naiz. Badakit ez direla idatzi behar ahoz esaten diren bezala, baina ez dakit zein den idazkera zuzena. Nora jo behar dut horri buruzko informazio bila?
Egia al da Gartzia/Garzia euskal deitura dela? Izan ere, García omen da Espainiako deiturarik ugariena.
Ni Iñaki naiz, Iñigoak ere badira; Iruñea eta Oñatiren kasuan Euskaltzaindiak onartu egin zuen izen horien bustidura. Hortaz, zergatik ez du onartzen Xanti, Joxe eta halako izenak ofizialki ezartzea? Badakit legeak debekatu egiten duela izenen aldaera txikigarriak ofizialki erabiltzea; baina Xanti, Joxe eta Iparraldeko Xarles, Xan eta horrelakoak euskal izenak dira eta horrela ahoskatzen dira.
Zelan eman behar dugu euskaraz abenduaren 21eko santuaren izena: San Tomas ala Santo Tomas? Eta zein da euskarazko idazkera zuzena, San Migel festak, San Migelak ala sanmigelak?
a) Nola idatzi behar dira izen hauek?: Córdoba, La Coruña, Viana/Biana, Bilbao/Bilbo.
b) Antonio de Urrutia de Avellaneda bezalako izenak, pertsonaia historiko aspaldikoei dagozkienak, nola eman behar dira euskaraz?
c) Azterketa historiko bat egiten ari garenean, toponimoak (batik bat herrien izenak) gaur egun duten izen ofizialarekin jarri behar al dira? Zalantza sortzen zaigu, batzuetan egungo izena ez baitator bat hitzez hitz transkribatutako pasarteetan azal daitekeenarekin.
Nola eman behar genuke British Museum erakundearen izena euskarazko testu batean?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.