JAGONET bilaketa

116 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: pentsatu (zugan/zutaz pentsatu)

Zein erabili behar dugu: zugan pentsatu ala zutaz pentsatu?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: maitemindu, ahaztu, gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, fidatu (zurekin/zutaz maitemindu)

Erabil al daiteke NOREKIN deklinabidea gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, konturatu eta fidatu aditzekin? Zuzenak al dira zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago? Eta Beraz maiteminduta nago?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: ari izan (batuan ari da / batuaz ari da)

Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: kontuan/kontutan (kontuan hartu / *kontutan hartu)

Hauek guztiak kontutan hartu behar dituzu, ala kontuan hartu behar dituzu?

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Kuantifikazioa adieraztea: hamaika (komunztadura: hamaika buruhauste izan ditut/dut)

Nahikoa, hamaika eta horrelakoen komunztadura nola egin behar da, singularrean ala pluralean?: Hamaika buruhauste izan ditut/dut?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > esapideak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak, joskera > esapideak

Modua adieraztea: -z/-ekin (labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen)

Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -(e)z instrumentalaren artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?: Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen. Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: mira egin / falta sumatu / faltan hartu

Hitz berri bat sortzeko proposamena dakarkizuet. Gaztelaniazko echar en falta eta frantsesezko trouver (quelqu’un) de manque esateko (ingelesezko to miss, alegia), euskaraz norbaiten falta sumatu edo norbait faltan hartu omen dira egokiak. Nik proposatu nahi dizuedan hitza hauxe da: gabetsi edota gabestu. Adibidez, Ander gabetsi egiten dugu, Ander gabesten dugu. Zer deritzozue?

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: deitu (igogailuari deitu / igogailua deitu)

Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: nahi izan / gustuko izan

Gaztelaniazko me gustaría ir a casa eta frantsesezko je souhaiterais rentrer à la maison egiturak itzultzeko aukeran jarri ditudanak denak zuzenak ote diren jakin nahi nuke edota horien artean zein hobetsi beharko nukeen.

Etxera joan nahi nuke.

Etxera joango nintzateke.

Etxera gustura joango nintzateke.

Etxera joango banintz...!

Etxera joatea gustuko nuke.

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: badaezpada (oharra utzi badaezpada ere / *oharra utzi badaezpada etortzen bada).

Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > adberbioak, joskera > esapideak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper