Zelan ahoskatu behar dugu Oier pertsona-izena euskaraz? Zein silaba markatu behar da: lehenengoa ala bigarrena?
Euskaltzaindiak arautu gabeko esparrua da azentuarena, eta gai horri buruzko bibliografia ere urria da euskararen ondarean.
Erabilgarritasunari begira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak argitaraturiko Ahoskera liburukian badaude galdetutakoari buruzko argibide baliagarri batzuk: Ahoskera (EIMA), 57. or.. Oier izenak, hain zuzen, liburukian aipatzen den bigarren joerakoa dirudi: [Oi.er].
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.