Ondo al dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sintagma? Kasu-markarik gabe doanean, ondo al dago Bizkai idaztea?
Bai. Hala behar du: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Egokia da osagai bakoitzari kasu-marka ematea ere (111. araua): Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Bizkaiaren bukaerako -a artikulua denez, lekuzko kasuetan, hitz arrunten mugatzailearen portaera dagokio: autobide, kale edo etxean / autobidean, kalean edo etxean esaten dugunean bezala, alegia (sintagma osoaren bukaeran artikulua jarrita edo osagai bakoitzak bere artikulua eramanda).
Era honetako beste hauetan, bestalde, izan kontuan determinatzailea sintagmaren bukaeran doala eta izenari artikulua kendu egin behar zaiola: Bizkai maitea (*Bizkaia maite), Bizkai honetan (*Bizkaia honetan), Bizkai aldean (*Bizkaia aldean), Bizkai osoan (*Bizkaia osoan, Bizkai-Arabetako bertsolariak (*Bizkaia-Arabetako bertsolariak…)
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.