Erabil al daiteke kontziliagarri hitza publizitateko eslogan batean? Hitz zuzena al da? Zuzena al da kontziliazio hitzari atzizki hori jartzea?
Morfologikoki ondo eraturiko hitza da kontziliagarri, [EH:kontziliatu] aditzaren aditzoinaz (kontzilia) + -garri atzizkiaz osatua denez (oharra: oinarrizko lexema ez da kontziliazio izena, galderan esaten den bezala, kontzilia aditzoina baizik). Era horretara daude eratuta, adibidez, hauek ere: ulergarri, baztergarri, jasangarri, bateragarri…
Eta, preseski, horietako bat erabil liteke kontziliagarriren ordezko gisa ere: bateragarri; edo baita modu berean eraturiko beste hauek ere: adosgarri, uztargarri...
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.