Haur-eskola / haur eskola moldeak ageri dira forma estandar modura Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina haurreskola moldera ere ikusi izan dut inoiz. Forma onargarria al da azken hori?
Irizpide lexikaletik begiratuta haurreskola ez da zuzen eraturiko hitza. Egia da izen hori ("Haurreskolak") izen berezi modura darabilela Eusko Jaurlaritzak (Euskotren bezala, esaterako), baina ez izen arrunt bezala. ‘Eskola’ edo ‘ikastetxea’ adierazteko forma onartua [EH:haur eskola, haur-eskola] da. Nahitaezko eskolaldiaren aurreko hezkuntza edo etapa adierazi nahi baldin bada, berriz, [EH:eskolaurre] eta [EH:haur-hezkuntza] dira egokiak (*aurreskola "aurre-" (EBE)).
Data: 2022-03-29
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.