3 emaitza bilaketarentzat
Garbi dago zein den data emateko Euskaltzaindiak gomendatutako moldea: Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n).
Molde hau ikusten da, ordea, zenbait egunkari-astekaritan data adieraztean: Igandea, 2017ko azaroak 9. 37. arauak dio aposizioan bakarrik erabil daitezkeela azaroak 9 bezalakoak, eta [EGL:100] liburuak dio tituluetan ere erabil daitezkeela. Egokia da adibideko moldea?
Ondorengo aukera hauek guztiak zilegi al dira?
Axularrek, nafar idazle fina, iragarri zuen…
Axular, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axularrek, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axular nafar idazle finak iragarri zuen…
Denak zilegi badira, batasunerako zein hobetsi behar da?
Eta hurrengo adibide honetan?
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuenak...
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuena...
Ziurtagirietan, sintagma barruko aposizioaren eta sintagma aposatuaren erabilera dela eta, lasai erabil ditzakegu honako bi formak ala bigarren aukera hobetsi behar dugu?
a) Pello Urzelai Gabiola Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek ziurtatzen dut...
b) Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen honek ziurtatzen dut...
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.