Zein da egokiena: lagunduko dizut etxera (dio ad.) ala lagunduko zaitut etxera (du ad.)?
Biak dira egokiak eta onartzekoak. Hala dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:lagundu] sarreraren oharrean; eta hala dio 39. arauak ere. Datu gehiago ere ematen ditu arauak: aditza dio izan dela Iparraldean XVII. mendera arte; baina, geroztik, Iparraldeko tradizioaren arabera, du besterik ez dela; Hegoaldean, ordea, dio dela nagusi.
EBEn aurki daiteke informazio gehiago euskalkien araberako dio/du biko horretaz, sarrera hauetan: lagundu "lagundu" (EBE), abisatu "abisatu" (EBE), aditu "aditu" (EBE), bakean utzi "bakean utzi" (EBE), entzun "entzun" (EBE), ohartarazi "ohartarazi" (EBE), sinetsi "sinetsi" (EBE)…
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: lagundu (du/dio)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.