Zuzena al da baino, bainan, bainon esatea baina esan ordez?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri dira [EH:baina] eta [EH:baino]; beraz, forma horiek biak zuzenak dira, bakoitza bere esanahiarekin.
Bestalde, baina eta baino sarreretan ez da ageri horiek biak elkarren sinonimo edo baliokide diren ala ez. Beraz, euskara estandarrean ez da ontzat ematen baino erabiltzea baina formaren ordez, nahiz eta erabilera horren lekuko ugari aurkitu tradizioan. Ez dira euskara batukoak forma hauek ere: *bainan, *bañan, *bainon, *bañon, *baño…
Esate baterako, euskara batuan, baina idatzi beharko litzateke adibideotako esaldietan:
Eskolarikan eztaukat bañon / esango ditut egiyak. Xenpelar
Etzeduken alderdi gaiztoa! Baño ala ere ez etsitzen. Orixe
Irabazten dezute / bañon nekatuta. Uztapide
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > juntagailuak, perpausa > konparazioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.