a) Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun zuzen/oker sailkapena?
Gure andreak, gure amak, gure senarrak dioenez… (zuzen)
Nire andreak, nire amak, nire senarrak dioenez… (oker)
Gure amak esan dit bazkaltzera goiz joateko (zuzen)
b) Batzuetan, erdararen eraginez, posesibo eta determinatzaile gehiegi erabili ohi dugu, ezta?
a) Euskaltzaindiak ez du gomendiorik eman horretaz. Hala ere, ausarta da esatea nire andreak edo nire amak oker dagoela; esan daiteke, nahi bada, euskaraz hainbat lekutan, behintzat, gure erabiltzeko ohitura dutela (edo izan dutela).
b) Beharbada, bai. Askotan -(r)en genitiboaren beharrik ez dugu euskaraz: (nire) Amarekin joan naiz udaletxera.
Horrez gainera, ikus hau ere: "“Noren” adieraztea: gure/nire (gure/nire andrea; gurean / gure etxean)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.