Lehenengo hitza digituz idatzi nahi denean zein da molde zuzena: 1.go, 1go ala 1.?
Euskaltzaindiaren 18. arauak garatzen du auzi hori: 1. erabili behar da. Lehen, lehenengo, lehendabiziko, aurren, aurreneko… hitz ordinal baliokideen ordain zuzena horixe baino ez da (1.). Gainerakoak (*1.go, *1go) ez dira zuzenak.
Oinarri hori (1.) hartu behar da kasu-markak eranstean ere: 1.a (lehena, lehenengoa, lehendabizikoa…), 1.ari (lehenari, lehenengoari, lehendabizikoari…), 1.arekin, 1.arentzat…
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, ortografia > puntuazioa, ortografia > zenbakiak
Unitate-mota: karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > ordinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.