Indaba eta babarrun, biak ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Zeinek du lehentasuna izendapen generiko modura erabiltzeko?
Biak ageri dira, bai, hiztegian, [EH:indaba] eta [EH:babarrun].
Hiztegian, hedadura orokorra ez duten hitz edo esapideetan, marka edo laburdura bat jarri ohi da, adierazteko hura zein euskalkitakoa den edo zer erabil-eremu duen. Babarrun hitzak ez darama inolako markarik, erabilera zabalagoko hitza delako; indabak, aldiz, badu euskalkiaren marka (Bizk.), [EH:ilar] hitzak ere adiera horretan duen bezalaxe (Ipar. eta Naf.). Hortaz, izendapen generikorako, koherenteago litzateke babarrun erabiltzea: Euskal Herriko babarrunak.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.