Badakit Ba al dator beste inor? galdera zuzena dela, baina Ba al dator norbait gehiago? ere zuzena al da?
Zuzena da, bai. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 54. or. liburukian ageri da gai hori.
Hor ‘uste’ kontua dago jokoan: izan ere, norbait erabiliz galdetzen duenak baietz uste du; baina inoren bidez galdetzen duenak ez du halako usterik. Beraz, Norbait etorri da? eta Inor etorri da? ez dira berdin-berdinak. Lehena dioenak ‘norbait etorri dela’ uste du; baina Inor etorri da? dioenak, ez. Galderako esaldietan, berdintsu.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.