Onargarriak al dira lotu aditzaren hiru erabilera hauek?
1. Segurtasun-uhala lotu du.
2. Lot(u) zaitez ondo.
3. Kateekin lotu dira, protestatzeko.
Bai, zuzenak dira loturen erabilera horiek; baina hirugarrenean hobe da katez lotu dira erabiltzea, eta ez kateekin [OEH:lotu].
Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, [EH:lotu] aditza da/du izan daiteke.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.