Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, entzun aditza du sailekoa da. Hortaz, nik Urliari entzun diot kontu hori egitura okerra da?
Ez, ez da okerra; nik Urliari entzun diot kontu hori egitura zuzena da, eta halaxe esaten da bai Hegoaldean, bai Iparraldean; izan ere, du diren aditz asko dio ere izan daitezke.
Bestelako kontua da hiztegian [EH:entzun] ageri den oharra: “[Oharra: entzun Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (entzun dizugu) eta Iparraldean, du aditza (entzun zaitugu)]”.
Datu gehiago dakartza [OEH:entzun] (1. adiera, 3. Paragrafoa) sarrerak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.