Zuzena al da zaren bezala maite zaitut esatea?
Bai, zuzena da.
Garbi bereizten dira batzuetan bezala eta bezalako: batek NOLA galderari erantzuten dio (Porta zaitez beti bezala), eta besteak, berriz, NOLAKO galderari (Zurea bezalakoa da nire autoa). Batzuetan, ordea, bereizketa hori lausotu egiten da (izan loturazko aditzarekin batez ere), eta ohiturak ere ez datoz bat. Argibide gehiago nahi izanez gero, jo hauetara: "bezala/bezalakoa" (EBE) eta Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 383. or..
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, perpausa > konparazioa, perpausa > modua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.