19 emaitza bilaketarentzat
Zein da idazkera zuzena, egun on ala egunon? Ala biak zuzenak dira?
Latinezko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa...? Adibidez:
Lantegi gehienetan "curriculum vitae" eskatzen dute.
Almeriaraino joan ondoren, senideei "vis a vis"-a galarazi diete.
"Modus vivendi" eskasa dago hor.
Egiteko modu "sui generis" bat erabiltzen du Mikelek.
Gutunaren azken aldean "nota bene" bat ezarri zidan.
Gose izan, goseak egon… / gosea eduki. Gose naiz, goseak nago egiturak jatorrak dira; baina gose handia daukat, izugarrizko egarria zeukan esaterik ba al dago? (Orotariko Euskal Hiztegian badaude gosea izan/eduki modukoak).
Nola esan behar da pluralean: kapazak gara ala kapaz gara?
Hobe dut esan/esatea/esaten bezalako esapideetan zein erabili behar dugu? Zer kasutan bakoitza?
Futbolaren munduan Messi jaun eta jabe esan ohi dugu gaztelaniazko "el puto amo" adierazteko. Nola esan beharko genuke Messi neska balitz?
Nola esan genezake euskaraz gaztelaniazko "Preparados, listos, ya" edo frantsesezko ”À vos marques ! Prêts ? Partez !” esapidea?
Zer egoeratan erabil daiteke zertan edo hartan esapidea?
Esaldi honetako hutsunean —...egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala?—, zergatik ipini behar dugu horixe?, eta noski txarto dago?
Eta Asmatuko ote dugu? galderari erantzuteko, zergatik dago txarto Noski baietz erantzuna? Noiz erabil ditzaket Noski baietz eta Noski ezetz?
Zuzena al da berban-berban esamoldea erabiltzea? Ez baita hiztegietan agertzen.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.