Joatekotan (baldintza) eta joango bagara esanahi berekoak al dira?
-tzekotan baldintza?
-tzekotan = -z gero noiz?
-tzekotan: nahia ere adierazten du?
Galderan ageri diren baino datu gehiago beharko lirateke erantzun oso bat emateko. Dena den, komeni da aipatzea joatekotan eta joango bagara ez direla baliokideak. Bigarrena ‘xedezkoa’ da (Joango bagara, autoa utzi beharko digute). Zernahi gisaz, horri buruzko aukerako informazioa dago hemen: "-t(z)ekotan/-t(z)ekotz" (EBE).
Horrez gain, ikus hauek ere: "Baldintza adieraztea: -tzekotan (garagardoa edatekotan, edan holandesa)" (JAGONET), "Baldintza adieraztea: ez -tzekotan, -tu ezean / -tu ezik" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, perpausa > baldintza
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.