Ondo al dago esaldi hau: XX alderdia nabarmen hazi da BOZKA kopuruan?
Adierazi nahi dena ‘botoa’ bada [EH:boto], ez da zuzena; [EH:boz] behar luke. Esaterako: Dena delako alderdia nabarmen hazi da boz kopuruan.
[EH:bozka] bozketaren sinonimoa da.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.