Asabak hitza erabil al daiteke aitona-amonak esateko, gurasoak hitzak (ama-aita) egiten duen moduan?
Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:asaba] hitzak badu adiera hori, baina lehen adiera hori Zah. (‘zaharkitua’) markarekin ageri da, eta ondorenean zehazten du auzia: ‘aitona-amonez gorako aurrekoa’. Alegia, asabak, gaur egun, gehiago dira arbasoak, aurrekoak, aurretikoak edo antzinakoak. Beraz, adiera horretan erabiltzeko, horiek dira bultzatzekoak.
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.