Gautxori hitza gaueko txoriari edo gauean olgetan irtetea gustuko duen pertsonari deitzeaz gainera, zuzena al da gauean modu produktiboan lan egiten duen pertsonari ere hala deitzea?
Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:gautxori] hitzak galderan aipatzen diren bi adierak baino ez dakartza.
Baina Orotariko Euskal Hiztegiko [OEH:gautxori] sarrerako adibideak aztertuta, ikusten da baduela galderan aipatzen den adiera hori ere. Beraz, gauez lan egiten duenari ere aplika dakioke.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.