Bidania herri izenak a organikoa al du?
Ez, -a hori artikulua da (140. araua, “Gipuzkoako herri izendegia”). Beraz, izen arrunt modura hartzen ditu kasu-markak: Bidaniko, Bidanitik, Bidanira... (*Bidaniako, *Bidaniatik, *Bidaniara…).
Hementxe egin daiteke kontsulta zehatza: [EODA:Bidania].
Horrez gain, ikus hau ere: "Onomastika: herri-izenetako a itsatsia" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.