Txirritaren bertso batean “alde batera pena artzen det / zu modu hortan uztia; lastima egiten zuen / nere ikustea”. Perpaus horietan bi Nor sintagma daudela dirudi; zuzenak al dira?
Zuzenak dira, bai. Bertsolaritzan eta erregistro lagunartekoan horrelakoak badira: Pozten naiz zu ezagutzia. Adios ama neuria [...] / ongi lastimatzen naiz / zu despeditzea.
Honela dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 539. or. liburukiak: “Inoiz (…) absolutiboa bera baliatzen da teorian instrumentalarena litzatekeen lekuan”: Harritzen naiz aitak hori esatea(z).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.