Abanto y Ciérvana euskaraz idaztean zehar-marra (/) jarri behar dugu?
Euskaltzaindiaren 141. arauan zehazten da zeinu grafikoen erabilera. Leku batek euskaraz eta erdaraz izen desberdinak izanik biak aipatu behar direnean, zehar-marra erabili behar da: Donostia / San Sebastián, Trucios / Turtzioz… Bi herrik edo gehiagok osatzen dutenean administrazio-elkartea, izenak marratxo (-) baten bidez bereizi behar dira: Lasarte-Oria, Maule-Lextarre…
Abanto y Ciérvana / Abanto-Zierbena izenak, bi hizkuntzetan eman behar izanez gero, zehar-marra beharko luke, eta tarteko marratxoa euskaraz bakarrik eman nahi izanez gero. Hala ere, ez da hori izen egokia; izan ere, Abanto eta Zierbena herriek osatzen zuten elkartea aspaldi desegin zen. Gaur egun, bi udalerri dira, Euskaltzaindiaren webgunean ikus daitekeen bezala: [EODA:Abanto], [EODA:Zierbena]
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, ortografia > marratxoa, ortografia > marka tipografikoak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.