39. arauaren esanetara, lagundu aditza du (Nor-Nork) eta dio (Nor-Nori-Nork) sailetakoa da, baina gomendatua dago semantikoki bereiztea bi esanahiak?
Ez dago halako gomendiorik: Iparraldean du aditz gisa erabili baita bi adieretan, eta Hegoaldean dio gisa. Ikus [EH:lagundu].
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: lagundu (du/dio)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.