Nola egin behar da zenbakien komunztadura: singularrez ala pluralez? 10 urte du ala 10 urte ditu?
Ohiturak diferenteak dira ekialdean eta mendebaldean.
Oro har, mendebaldean, singularrean nahiz pluralean egiten da komunztadura, zenbatzailearen arabera: bat baldin bada, singularrean, eta, bestela, pluralean. Galderako adibidean, hortaz, honela: 10 urte ditu.
Ekialdean ere horrela egiten dute hiztun eta idazle gehienek Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 101. or., baina badago komunztadura singulartzat hartzeko joera ere.
Ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: ugari (komunztadura: organo ugari egin ziren / egin zen)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: asko (komunztadura: zuhaitz asko landatu genuen/genituen)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: hamaika (komunztadura: hamaika buruhauste izan ditut/dut)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.