JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: gaztelaniazko AA.VV. euskaraz

Idatzizko lan akademiko batean, obra kolektibo bat erreferentzia bibliografikoan aipatu behar denean, zein izanen litzateke gaztelaniazko “AA. VV.” (Autores Varios) siglen ordaina euskaraz?

Esate baterako: “AA. VV.”: El libro blanco del euskera. Euskaltzaindia, Bilbao, 1977, págs. 77 y ss.

Euskaltzaindiak ez dauka hori arauturik. Lehenik, euskaraz hori nola adierazi behar den zehaztu beharko litzateke, eta, ondoren, behar izanez gero, terminotik abiaturik laburdura osatu.

Zenbaiten artean erabili izan da (hala proposatu da estilo-liburu batzuetan ─EIMA, IVAP─ eta hala erabiltzen dute argitaletxe batzuek. Hortik abiaturik, 196. arauaren irizpideak kontuan izanda, z.a. laburdura eratu liteke, adibidez (eta lerroaren hasieran balego, Z.a. jarriko litzateke); edo zenb. art. bestela (eta lerroaren hasieran balego, Zenb. art. jarriko litzateke).

 

Data: 2024-07-15

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ortografia > laburdurak, ortografia > siglak/akronimoak

Unitate-mota: hitzak > siglak, karaktereak > laburtzapenak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper