a) Baso bat ur: baso bat urek, baso bat uri, (‘al vaso de agua se le añaden dos cucharadas...’) ala ur basoari?
b) Zenbatean dago azukre kiloa / kilo azukrea? Zenbat balio du azukre kiloak / kilo azukreak?
a) baso urari behar du (mugatuan dator gaztelaniazkoan).
b) Zenbatean dago azukre-kiloa; Zenbat balio du azukre-kiloak moldea da hurrenkera erabiliena, baina Zenbatean dago kilo azukrea eta Zenbat balio du kilo azukreak moldeak ere badu tradizioa.
Horrez gain, ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat (zenbat balio du kilo bat mahatsek? / *zenbat balio du kilo batek mahats?)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: litro (komunztadura: hiru litro urek / *hiru litro urak)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.