Euskarazko hitzetan il ageri denean, [ll] (gaztelaniaz bezala) esan behar dugu ala j-ren balioa [y] du? [elle] hotsa ez al da erdalduna?
Egia da [ll] hotsa inguruko hizkuntza batzuetan ere badela (gaztelaniaz, esaterako), baina horrek ez du esan nahi erdalduna denik; izan ere, [ll]-rekin ahoskatzen dira <il + bokala> duten euskarazko hitzak Euskal Herriko toki askotan: [billa, ollo, milla]…
Palatalizazio hori egiten ez dakienak palatalizatu gabe emateko aukera du: [bila, oilo, mila, langile] eta abar; baina inoiz ez [biya, oiyo, miya, langiye] gisara.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: prosodia > silabak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.