Egia al da j letra [y] ahoskatu behar dela?
Batasuneko ahoskera zainduan j letra [y] ahoskatu behar da ia beti.
Euskaltzaindiaren 87. arauak ("Euskara Batuaren ahoskera zaindua") dioenez, j letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa [y] da, eta huraxe hobesten da hizkera zaindurako. Hala ere, salbuespenak onartzen ditu arauak berak:
Hegoaldeko hitz askotan (jertse, jipoi, jira…) onargarria da gaztelaniazko ahoskera belarra egitea (alegia, es: jamón bezala ahoskatzea). Iparraldeko zenbaitetan (garaje, adaje…), berriz, onargarria da ahoskera sabaiaurrekoa egitea (alegia, fr: jambon bezala).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: prosodia > hotsak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.