Zuzenak ote dira Nola ez naizen etorri… eta gisako perpausak?
Zuzenak dira. Bestelako ordainak ere baditu, jakina: Etorri ez naizenez (gero)…, adibidez. Nolanahi ere, erregistro desberdinen kontua ere bada. Argibide zehatzagoak esteka hauetan daude: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 194. or., "nola... -(e)n kausazkoa" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, joskera > esapideak, perpausa > modua
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.