Galderak egitean euskalki batzuetan erabiltzen den -a partikula nola idatzi behar da? Adibidez: Kepa etxean dagoa/dagoia/dagoea/dagoeia. Edo nola bestela?
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki gai horretaz. Beraz, -a partikula hori erabiltzen den euskalkietako literaturan nola erabili izan den bakarrik esan daiteke. Badirudi, oro har, -a+-a = -ea egin dela (dea, direa, zarea); -e+-a = -ea (zaretea, ziretea); -o+-a bi eratara, -oa (dagoa) nahiz -oia (diroia, zakoia, dakoia, daramaia) eta -u+-a ere bi eratara, -uia (badakizuia, duguia, dutuguia) nahiz -ia (dütüzia, dia).
Bestalde, dagoia, dagoea formak ez dira inon ageri.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > trinkoak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.