Zein da forma zuzena, botila ardoa ala ardo-botila?
Biak zuzenak dira, baina ez dira gauza bera. Honela bereizten dira:
botila ardoa (edo botila bat ardo): kantitatea adierazten du (neurri-sintagma da); alegia, ‘ZENBAT (ardo)’ adierazten du, botilan egon edo ez:
Botila ardoa edan du / Botila bat ardo edan du.
Bi botila ardo hustu ditu.
Bi botila esne isuri ditu umeak.
ardo-botila: ’ZER’ adierazten du (ontzia, alegia):
Sagardo-botila berdea izaten da.
Ardo-botila sagardoz bete du.
Ikus hau ere: "Hitz elkartuak: tabako-paketea / pakete tabakoa" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.