Zuzena al da Euskadi izena erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoa aipatzeko, Euskal Herria aipatzeko erabili ordez?
Euskaltzaindiaren Hiztegian sarrera dira [EH:Euskal Autonomia Erkidego] eta [EH:Euskal Herri] izenak, eta bertan ageri dira haien definizioak. Horietan, argi ikusten da esanahi diferenteko kontzeptuak direla. Bestalde, gaian gehiago arakatu nahi izanez gero, bada Euskaltzaindiak 139. arauan Euskal Herria izenaz ateratako azalpena ere.
Euskadi izenaren esanahiaz ez du ezer arautu Euskaltzaindiak. Euskara Batuaren Eskuliburuan, nolanahi ere, bada sarrera, eta bertan kontsultatu daiteke "Euskadi" (EBE). Euskal Herri izenak eta EAE izenak ere sarrera dute: "Euskal Herria izena" (EBE), "Euskal Autonomia Erkidegoa" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.