Garbi dago zein den data emateko Euskaltzaindiak gomendatutako moldea: Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n).
Molde hau ikusten da, ordea, zenbait egunkari-astekaritan data adieraztean: Igandea, 2017ko azaroak 9. 37. arauak dio aposizioan bakarrik erabil daitezkeela azaroak 9 bezalakoak, eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 100. or. liburuak dio tituluetan ere erabil daitezkeela. Egokia da adibideko moldea?
Bai, adibidea zuzen dago. Arauan “aposizioan bakarrik” erabil daitezkeela esatean, esan nahi du ezin zaiola kasu-markarik erantsi; hots, ez dela zuzena *azaroak 9an, esaterako. Ikus "Data adieraztea: deklinabidea (ekainak 18 / ekainaren 18a)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: komunztadura > aposizioak, zenbakiak > data
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.