Nola da: segitu du / segitu dio?
Zer esan nahi den. Ondo esana dago, jakina, Lanean segitu du 70 urte arte (du aditza). Baina ‘-en atzetik joan/etorri’ adieran, dio aditza da Hegoaldean [EH:segitu] (Lehengo bideari segitzen dionak), eta du, Iparraldean (Bagoaz etxera; segi gaitzazue, otoi, haraino).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.