Aditzoin gisa erabil al daitezke burutu (burutu ezazu), areagotu (areagotu ezazu), landu (landu ezazu)?
Bai. 28. arauan esaten denaren arabera, <izen, adjektibo eta adberbio + -tu> formako aditzetan, -tu partizipioaren forma ere onartzen da aditzointzat; beraz, galderako adibideak zuzenak dira.
Euskaltzaindiaren Hiztegiko aditz bakoitzaren sarreran dator adierazita berariaz bikoiztasun hori, hala badagokio. Ikus, esaterako, galderan adierazitakoak: [EH:burutu] buru/burutu, [EH:areagotu] areago/areagotu, [EH:landu] lant/landu.
Horrez gain, ikus hau ere: "Lexikoa: aditzoina (lagun/lagundu, ekar, neur, zorrotz/zorroztu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.