Zein da hitanoaren eta hikaren arteko desberdintasuna? Gauza bera al dira?
Esanahi bera dute funtsean; aldea kategoria gramatikalean dago.
[EH:hitano] izena da eta [EH:hika] adberbioa. Perpausa eratzean desberdin jokatzen dute, beraz: Patxik hitanoa darabil (ZER darabil?); Patxik hika hitz egin du (NOLA, adberbioa).
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.