Borobil onartuta al dago euskara batuan? Ala biribil erabili behar da?
Biak daude onartuta Euskaltzaindiaren Hiztegian: [EH:biribil], [EH:borobil]. Hala ere, badute alderik: biribil orokorra da, hedadura zabalekoa eta ez du euskalki-markarik, eta borobilek, berriz, Gip. eta Naf. euskalki-markak ditu, hots, gipuzkeraz eta goi-nafarreraz aritzean erabiltzen dela esan nahi du.
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.