Idia adar eta guzti jango nukeenean nago (zuzen)
Etxea salduko lukeenean dabil (zuzen)
Forma horiei eta antzeko esaldiei buruzko argibiderik ez dugu aurkitu inon.
Orotariko Euskal Hiztegian, [OEH:egon] aditzari buruzko informazio luzean ez dator egitura horren lekukotasunik. Badirudi, beraz, azpieuskalki bateko egitura dela, ahozko erregistroari oso lotua.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak > menderagailuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.