Nola idatzi behar da: apirilaren 11a ala apirilaren 11 (alegia, hamaika a letraz bukatuta ere, ipini behar da beste -a hori)?
Hamaika zenbakiaren deklinabidean, hitzak -a berezkoa duenez, ez dagokio beste a-rik: 11n (*11an), hamaikan [*(h)amaikean]. Beste hainbeste gertatzen da 31, 51, 71, 91... zenbakietan.
Euskaltzaindiaren orain arteko arauetan kontu hori inon ez dago esplizitatuta, baina horixe da ohiko erabilera eta estilo-liburuek gomendatzen dutena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > data
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.