Guk, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, hortaz esateko, hortan erabiltzen dugu. Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da ageri, eta gainerako hiztegietan ere ez. Jakin nahi nuke hortan hori erabiltzea zilegi den.
Zenbait lekutan, hortaz, beraz, honenbestez eta kidekoen erabilera hori ere badu hortan erakusleak. Hala ere, ez da ageri ez Euskaltzaindiaren EGLU III liburukian, ez Euskaltzaindiaren Hiztegian (ezta Orotariko Euskal Hiztegian ere); hain zuzen ere, eremu murritzekoa delako eta nahasgarri gerta daitekeelako. Beraz, ez da egokia batasunerako; baina bai hortan erabiltzen den herri horietarako.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > diskurtso-markatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.